Gure garaiko elikadura izeneko hitzaldia egingo du bihar, martitzena, Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak. Pake Lekun izango da hitzaldia, 17:30ean. Zer jaten dugun, nola jaten dugun, eta elikadurak duen garrantziaz jardungo du, besteak beste, Diaz de Monasteriogurenek. Hitzaldia Pake Leku erretiratuen elkarteak antolatu du baina herritar guztiendako egongo da zabalik. Dietistari galderak egin ahal izango dizkiote joaten direnek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.