Zorrobero txapeldun Herriko Futbol txapelketan, Oñatin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 5a

Zorroberok talde gutxik egindakoa egin zuen zapatuan: ligako irabazle izatea lortu bi urtez jarraian. Finalean Sasquatch taldea hartu zuten mendean (3-1), merezimenduz. Baloiaren jabetza eurena izan zen eta eurek jarri zioten erritmoa norgehiagokari. Atsedenaldira husnakoarekin iritsi arren bigarren zatian Txarlik eta Oleagak gol bana egin zuten eta finala ia erabakita utzi. Azken minutuetan Sasquatchek 2-1ekoa egin zuen baina Txarlik ez zuen berdinketan amesteko aukerarik eman; jaurtiketa eder batekin egin zuen 3-1koa.

Aurten 19 taldek hartu dute parte Herriko Futbol txapelketan edo, oñatiarren ezagunagoa den moduan, Beteranoen txapelketan.

Emaitzak

Herriko Futbol txapelketaren 2012-2013 denboraldiko emaitzak honakoak izan dira:

A taldeko txapelduna: Xaguxar

B taldeko txapelduna: Kalañatasaray

Kiroltasunari saria: Iñaki Murua (Lozorromo)

Jokalari beteranoena: Iñaki Markureta (Zorro Bero)

Atezain onena: Iñigo Kortabarria (Xaguxar)

Goleatzaile onena: Roberto Idigoras (Dollygan's)

Kopako txapeldunak: Txarrixak

Kopako azpitxapeldunak: Bundedwehr

Kopako finaleko jokalari onena: Aitzol Guridi (Txarrixak)

Ligako txapeldunak: Zorro Bero

Ligako azpitxapeldunak: Sasquatch

Ligako  hirugarrenak: Joxely

Ligako laugarrenak: Dollygan's

Kronika osoa eta jokalarien zein antolatzaileen iritziak, asteleheneko Goiena paperean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak