EAJren aurkako pintadak Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 4a

EAJren aurkako pintadak agertu dira gaur goizean Oñatin. Batzokikoan, Euskal gazteria utzi bakean irakur zitekeen eta kultura etxeko hormakoan, PNV diruzale. Oñatiko EAJk salatu egin ditu eta esan du "politikan eta demokrazian denak ez duela balio”.

Pintadak salatzearekin batera, Oñatiko EAJk galdetu du "bide politiko eta demokratikoak” alderdi politiko baten egoitzari egindako erasoan nola uztar ote daitezkeen. “Politikan eta demokrazian denak ez du balio”, gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak