Ikastolaren Egun jendetsua Oñatin

Julen Iriondo 2013ko maiatzaren 4a

Txantxiku Ikastolaren Eguna, edo egunak hobe legoke esanda –asteburu osoan ospatuko baitute–, jende askorekin ari dira ospatzen Oñatin. Zubikoako frontoiko harmailak bete egin ziren egubakoitz arratsaldean egindako festarako.

 

Adin desberdinetako ikasleek eta kantu tailerreko kideek antzerki, abesti eta koreografiak eskaini zizkieten joandakoei, bakoitzerako prestatutako jantzi eta bestelakoekin.Horrez gain, eta nobedade modura, guraso eta irakasleek ere hartu zuten parte jaialdian, bukaeran dantza koloretsu bat eginez.

Aitziber Osinaga Txantxiku Ikastolako irakaslearen esanetan egubakoitzeko festarekin nahi zuten "denek parte hartzea". Eta helburua, lortuta: "Juergarako eta jairako denok egoten gara prest. Guretzako lan pixka bat da, baina ikusita jendearen parte-hartzea eta nola eskertzen duten egindakoa, merezi du".

Zapaturako jolas parkea, tailerrak, ate irekiak eta erakusketa dituzte antolatuta, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna ekitaldi nagusi (17:00etan, Zubikoan –sarrerak agortuta–). Domekan bizikleta martxa egingo dute, eta egitarauak jarraitu egingo du datozen egunetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak