Bost domina Aloñako karatekendako

Mireia Bikuña 2013ko apirilaren 30a

Eskola kirolen udaberriko txapelketatik urrezko eta brontzeko bina dominekin eta zilarrezko batekin itzuli ziren oñatiarrak. Ander Murillo eta Imanos Astudillok sailkatu ziren lehenengo, Naiara Olalde bigarren, eta Uxue Guridi hirugarren, bi modalitate ezberdinetan.

Donostiako Manteo kiroldegian jokatu zen txapelketa apirilaren 27an. Alberto Lerak entrenatzen dituen karatekak kata eta kumite modalitatean lehiatu ziren. Ander Murillo onena izan zen alegin mailan eta kata modalitatean. Imanol Astudillo 43 kilotik beherako mailan lehiatu zen eta infantil mailako onena izan zen. Naiaia Olaldek, aldiz, zilarrezkoa jantzi zuen alebin mailako kata modalitatean. Azkenik, Uxue Guridik brontzeko bi domina lortu zituen: infatil nesketako kata modalitatean bata, eta 50 kilotik beherako kumite modalitatean.

Beste mailatan

Era berean, aipagarria da Aloñako gainerako karatekek egindako lana. Dominarik lortu ez zuten arren, gustura itzuli ziren Donostiatik. Azpimarragarria, beste behin, benjamin  mailakoek egindakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak