Aurtengo Berdintxiketan euri artean

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 27a

Lasterketa mistoak Oñatiko kaleetatik zehar bost kilometro egin zituen. Eguraldiagatik edo, baina uste baino bizkorragoa izan zen eta lehen postua Azkoitia-Azpeitiko bikote batek lortu zuen.

19:30ak jo bezain laster zirimiri fin batekin Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Fakultate aurretik irten ziren Berdintxiketaneko parte hartzaileak. Bikoteka egiten den lasterketak herri gunerantz jo eta bertan 5 kilometro egin zituen. Korrikalariek ibilbideari hiru itzuli ematen zioten bitartean, zenbait txokotan, txalo eta animoen bitartez oñatiarren berotasuna nabaritu zuten.

Helmugan lehenak, hasierako metrotatik ziztu bizian ateratako Nerea Etxebarria eta Ruben Almendro izan ziren. Azkoitia eta Azpeitiko bikotea beste lasterketa misto batzuetan parte hartzetik datoz eta "bestearen erritmoa errespetatu behar dela", azpimarratu arren, egindako lehen postuarekin oso gustura geratu ziren.

Hirugarren edizio honetan, aurrekotan bezala, parte hartzea saritzeko lehen hiru bikoteez gain, azkenek ere euren saritxoa jaso zuten. Euripean bai, baina korrikalarien aurpegiak ikusi ostean, nabari da konpainia eta kirolak merezi izan zuela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak