Herrigintzaren aldeko konpromisoa erakutsi zuen Oñatiko Sortuk

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 27a

Herritar ugariren aurrean, bart arratsaldean Oñatiko Sortuk bere aurkezpena egin zuen. Arnaldo Otegiren hitzekin hasi zuen ekitaldia eta, bertan, ezker abertzaleak herrigintza eta herriarekin duen konpromisoa azaldu zuen.

"Gainontzeko alderdiek egiten ez duten moduan", Oñatiko Sortuk "herriarentzako politika bat aurkeztu baino, herriarekin egindako politika modu berria" azaldu zuen ekitaldian. Etxebizitza edo ekonomia bezalako gaiei buruzko iritzi bat izan arren, Oñatiko Sortuk bere erabaki eta norabidea herri asanbladen bitartez hartuko zuela berretsi zuen. Hurrengo hauteskundeei begira ere, Oñatiko Sortuk "indar metaketaren aldeko konpromiso argia" erakutsi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak