Murgialdai baserriko txakolinaren aurkezpena egingo dute domeka eguerdian gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 26a

Murgialdai izenarekin merkaturatu duten lehen txakolinaren aurkezpena egingo dute domekan, gaztelekuan, 12:30ean. 2008. urtean hasi ziren Murgialdai baserrian mahatsa sartzen, eta azken hiruzpalau urtetan batutakoa, Getariako txakolindegietan saldu dute. Aurten baina, bertako txakolina egin dute etxeko mahatsarekin. Probatzeaz gain, txakolinaren prozesua nolakoa izan den ere ikusi ahal izango da aurkezpenean. Herriko dendetan ere eros ahal izango da Murgialdai txakolina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak