Apirileko azken egubakoitza izanda, presoen eskubideak aldarrikatzeko batuko dira gaur plazan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 26a

Hileko azken egubakoitzetan egin ohi duten moduan, gaurko ere elkarretaratzea deitu dute presoen eskubideen alde. 20:00etan izango da kale agerraldia Foruen plazan. Azken egubakoitzetetako aldarrikapenetan, herriko eragile ezberdinek agertu ohi dute euren babesa presoei eta haien senideei. Gaur, Oñatiko Emakume Asanbladaren eskutik egingo dute aldarrikapen hori. Bestalde, maiatzeren 18an, giza katea egingo dute preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak