Hezkuntzaren aldeko kanpainarekin bat egin dute Elkar Hezi eskolan

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 25a

'Irakaslerik gabe eskolarik ez' lelopean hainbat ekimen antolatu ditu gaur Elkar Hezi eskolak. Urtero, Hezkuntzaren aldeko kanpainarekin bat egiten dute eskolako irakasle eta ikasleek eta aurtengoan mailaz maila, taldetxotan banatu eta aldarrikapen desberdinak egin dituzte, beti ere ildo nagusia hezkuntza izanik.

Ikasleek irakasleen laguntzaz, pankarta bat egin dute eta eskolako ate aurrean jarri dute herritar guztien bistara. Beste talde batek, hausnarketa egin ondoren, lemak edota ondorioak atera dituzte, pentsamenduak orri ezberdinetan islatu dituzte ondoren eskola pareko Santa Marina plazako iturrian zintzilikatzeko.

Hala, gaurkoan, Mundu mailan ikasleek duten beharren inguruan hausnartu dute, munduko beste neska-mutilek duten hezkuntza maila eta zailtasunen inguruan hitz egin dute. Helburua, ikasleak sentsibilizatzea da, argi izan dezaten oso garrantzitsua dela kalitate oneko etengabeko hezkuntzarako eskubidea lortzeko lan egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak