39 urteko motor gidari oñatiarra hil da bart Bilbon

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 25a

Atzo, eguaztena, 23:15 inguruan gertatu zen ezbeharra, AP-8 autobidean, Mirafloreseko irteera parean, Irunerako bidean. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizonezko oñatiarra gidatzen ari zen Honda CBR 600 motorretik erori eta larri zauritu zen. Artatzera joandako larrialdi zerbitzuetako medikuek bere heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin. Hildakoak 39 urte zituen. Bihar, egubakoitza, izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, San Migel parrokian.

Istripuaren ondorioz, AP-8 autobidea moztuta egon zen Balmasedako irteeratik, Irungo noranzkoan, larrialdi zerbitzuek euren lana aurrera eraman ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak