Irakasle on eta motibatuen beharra aldarrikatuko dute bihar Elkar Hezikoek

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 24a

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainarekin bat eginez, hezkuntza onak duen kalitatezko irakasleen beharrari buruz sakondu eta gero, hausnarketak Santa Marinako plazako iturrian ipiniko dituzte bihar Elkar Heziko ikasleek.

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainarekin bat egingo du aurten ere Elkar Hezik. Bihar, hilak 25, ospatuko da eguna eta Irakaslerik gabe, eskolarik ez da aurtengo lema. Horrela, politikari eta herritarrak kontzientziatu gura dituzte kalitate oneko hezkuntzarako ezinbestekoak direla ondo prestatu, ordaindu eta motibatutako irakasleak.

Mailaz maila, jarduerak antolatu dituzte Elkar Hezin eta behin ondorioak aterata, Santa Marinako plazako iturrian eskegiko dituzte.

Musika tradizioan sakonduz

Aste lanpetua izan dute Elkar Hezikoek oraingoa, gainera. Atzo D.B.H.-ko ikasleek euskal musikaren garapena aztertzeko saioa egin zuten. Estatu Batuetako Emily Kaufman eta Brent Sturlaugson Lege Soziologiako ikasleei egin zizkieten aurkezpenak gainera, ingelesez. Kaufman eta Sturlaugsonek gero, aurkezpena ere egin zuten. Euren herrialdeko bizimodua azaldu zieten, erakutsiz 15 urtekoak Estatu Batuetan nola bizi diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak