Gaurko gizarteko testamentuen eta jaraunspenen inguruko hitzaldia Oñatin

Ander Larrañaga 2013ko apirilaren 24a

Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko elkarteak Wealth, Families and Death: Socio-Legal Perspectives on Wills and Inheritance izeneko bilera antolatu du eguenerako eta egubakoitzerako.  Koordinatzaileak Londreseko Unibertsitateko Daniel Monk eta Tel Aviv Unibertsitateko Dafna Hacker izango dira eta herrialde eta eskumen desberdinetako jaraunspenen eta testamentuen egoera aztertuko da.

Antolatzaileek tailer honekin duten helburua da, gaurko gizartean dauden jaraunspenekin erlazionatutako galderetan dauden elkar loturak lehen plano batera ekartzea: gizarte eta eskumen desberdinek negoziatzen eta erregulatzen dituzten atxikitutako tentsio modua aztertzea izaki indibidualen, familien eta kolektiboen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak