16 urtetik gorako bikote mistoetan hartu behar da parte Berdintxiketan lasterketan. 19:30ean irten beharko dira lasterkariak fakultatetik bertatik . Banaka ere hartu daiteke parte. Lasterketa Foruen plazan amaituko da. Ekimen honekin, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatekoek, lehia alde batera utzita, emakumeek kirola egitea sustatu gura dute.