Txiki Txokok ateak zabalduko ditu eguenean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 23a

Ate irekien jardunaldia egingo dute Txiki Txokon apirilaren 25ean, eguena. 17:30etik 19:30era zabalduko ditu ateak, eta tarte horretan edozein gurasok izango du aukera haurreskola ikusi eta edozein zalantza argitu edo galdera egiteko.

Ate irekien jardunaldi hori, seme-alabak irailean haurreskolara eramango dituzten gurasoei dago zuzenduta batez ere. Datorren irailean hasiko den ikasturtean izena emateko, datorren hilean zabalduko dute matrikulazio epea; maiatzaren 2tik 13ra egon da aukera umea Txiki Txokon matrikulatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak