Egun osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako: 10:00etan, irteera egingo dute Arranoaitzera Antixena gaztetxetik; 13:00etan, herri poteoa egingo dute; 15:00etan, bazkaria Antixenan eta joan gura duenak gaztetxean bertan eman behar ditu izena eta bost euro; 20:00etan, kale agerraldia egingo dute Euskal gazteria aurrera lelopean eta ondoren, kontzertua Ernaik antolatuta. Kontzertua 21:30ean hasiko da gaztetxean.