Lehen aldiz aurkeztu eta errekorra eginda, Maite Maiora Aloñan irabazle

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 22a

Gizonezkoetan Javier Olaberria izan da txapeldun eta parapente jaitsieran Iñigo Gabiria. 270 lasterkarik hartu dute parte eta parapenteetan 11 izan dira parte-hartzaileak.

Asteburuko kirol kronikak

Lehen aldiz aurkeztu, irabazi eta errekorra lortu, gainera. Maite Maioraren goiza izan da eta pozarren hartu ditu garaikur eta loreak. Ondo saiatuta baina aise heldu da emakumeetan lehena mendaroarra eta errekorraren bila joan dela aitortzen du. Gizonezkoetan borroka neketsuagoa izan da, ordea. Lehen bost sailkatuen artean izan da norgehiagoka gogorra, bai igoeran zein jaitsieran, Aloñatik beherako zatian erabaki den arte.

Olaberriak Igartzabali aurrea hartu eta bukaerara arte estutu du bigarrenak; azkenean garaile bera. Aurreko urteetan baino lasterketa azkarragoa izan da gaurkoa. Ziurrenik, eguraldi onak horretan eragin handia izan du 270 korrikalariengan, lokatz gutxi eta kirolerako giro paregabearekin. Parapenteei dagokienez, 11 izan dira parte-hartzaileak. Iñigo Gabiriak, Beñat Zubillagak eta Andoni Leibar aretxabaletarrak, helmuga ordenan, osatu dute podiuma. Haizearen egoera ere ezin hobea izan da parapentean ibiltzeko.

Sailkapena

Gizonezkoak

1.    Javier Olaberria.1:16:28
2.    Juanjo Igartzabal. 1:17:00
3.    Iban Letamendi. 1:17:35
4.    Abder. El Qayed. 1:18:28
5.    I. Uribe-etxebarria. 1:20:20
6.    Joseba Urbano. 1:21:36

Emakumezkoak

1.    Maite Maiora. 1:26:46
2.    Azara García. 1:31:06
3.    Alizia Olazabal. 1:33:37
4.    Mari Cruz Aragón. 1:34:15
5.    Montse. Vázquez. 1:39:31
6.    Laura Carrillo. 1:47:15

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak