Eneko Blancoren taldeak ezin izan zuen Baskoniaren filialarekin. Nahi eta ezin ibili ziren. Hasieratik agindu zuten markagailuan arabarrak, eta poliki-poliki tartea zabaltzen joan ziren. 20 puntuko abantaila izan zuten laugarren tartean. Oñatiarrek denboraldiko bigarren porrot zabaleta jaso zuten.