Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna Oñatin

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 19a

11:30ean hasita, Bailarako Dantzarien Eguna ospatuko dute bihar, zapatua. Urteroko ohiturari jarraituz, nagusiek dantza desberdinak eskainiko dituzte Oñatiko kaleetan. 

11:30ean hasita, kaleak alaitzen saiatuko dira lau dantza talde; izan ere, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak taldeak, Antzuolako Oinarin eta herriko Oñatz dantza taldeko kideak izango dira dantzan. Guztira, 170 bat dantzari bilduko dira herrian: 80 bat dantzari Arrasatetik joango dira, 60 bat herrikoak bertakoak izango dira eta 30 bat Antzuolatik abiatuko dira.

Dantzari egunetan egin ohi den moduan, goizean kalejira egingo dute; horren ondoren, 12:00etan, goizeko alardea izango da; bertan, talde bakoitzak bere dantzak eskainiko ditu, bazkalordua iritsi bitarte.

Bazkalorduan, Etxe Aundira abiatuko dira eta bertan bazkari goxoa izango dute guztiek batera. Indarrak hartu ondoren, berriz ere dantzari ekingo diote; izan ere, 18:30ean, beste alarde bat eskainiko dute dantzariek. 

Iaz Antzuolan ospatu zen 

Iaz Antzuola izan zen dantzarien bilgunearen lekukoa. 200 dantzarik eta txistularik herriko kaleak soinuz eta kolorez jantzi zituzten. Askotariko dantzak izan ziren, herri bakoitzeko dantzariek eurenak diren dantza saio bereziak eskaini zituzten. Aurten ere hala izango da Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak