Aloñako Igoerako bederatzigarren edizioa domekan, parapente probaz

Xabier Urtzelai 2013ko apirilaren 19a

Aloñako Igoerak bederatzi urte beteko ditu domekan, eta urte hauetan guztietan mendi lasterketek izandako arrakastaren testigu izan da Oñatiko proba. Domekan ere koadrila galanta batuko da Oñatiko plazan (10:30), lasterketako 15,5 kilometroei aurre egiteko gertu. 

Bailaran urteko bigarren hitzordua izango da, aurten lehenengoz Antzuolan egin dutelako estreinua, 8 Miliak probarekin, eta bertan izandako arrakasta errepikatzea da antolatzaile oñatiarren asmoa. Pena, aste barruan eguaztenera arte egin duen eguraldi ikusgarriaren ostean, asteburuan gauzak goitik behera aldatuko direlako.

Errekorrari beste koxka bat

Iaz oso maila ona egon zen, eta podiumeko hiru postuak dira erakusle. Gainera, Ionut Zinkak lortu zuen errekor berria ezartzea (1.11.34). Bigarren izan zen Walter Becerra, eta Agusti Roc hirugarren. Emakumetan, ostera, Nerea Amilibia nabarmendu zen Azara gartziaren eta Montse Vazquezen aurretik.

Atletez batera, parapentea bizkarrean ere hainbat lagunek egingo dute lasterka, eguraldiak baimentzen badu, Aloñatik salto egiteko asmoaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak