'Edipotoa' liburua aurkeztuko dute Oñatiko gaztetxean domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 19a

Ilunpetan Argazki taldiak Antixena gaztetxearekin batera, Nagore Legarreta argazkilariaren 'EDIPOTOA' liburuaren aurkezpena antolatu du domekarako. Legarretak teknika estenopeikua erabilita eginddako argazkiak proiektauko ditu, Gorka Setien eta Haizea Arregik testu eta poesiak irakurriko dituzte eta Mariano Hurtadok kontrabaxuaren soinuekin girotuko dau emanaldia. Argazkien bidez errealitate zatitxoen aurkezpena, hitzek eta musikak girotuta. Antixena gaztetxean izango da aurkezpena, domekan, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak