Bihar banatuko ditu Elkar Hezik mikro-ipuinen sariak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 22a

Elkar Hezi ikastetxeak Come on, kontatu un cuento mikro-ipuin lehiaketa jarri du martxan bigarrenez aurten. Sari banaketa ekitaldia, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean egingo dute. Nazioarteko egun horren bueltan antolatutako ekintzetako bat da.

Ikasleek bi modutan parte har dezakete: bakarka zein etxekoekin elkarlanean eta euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz idatzi ahal dituzte ipuinak. Bost sari banatuko dituzte: LH eta DBH mailako ikasleei bakarka zein taldeka, eta ikasle ohiaren saria. Sari banaketa martitzenean da eta hori izango da Liburuaren Egunaren bueltan antolatutako ekintzetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak