Musika kontzertu bat baino gehiago dago asteburu honetan Oñatin. Horietako lehena, gaur, egubakoitza, bertan. ON eta Anger taldeek joko dute gaztelekuan.
Anger taldea, Arrasateko taldea da. Lau lagun dira eta 15 urte daramatzate, musika lagun, gizarte honi kritika zorrotza egiten. Joan den azaroan bosgarren lana kaleratu zuten. Eurekin batera joko duen ON, berriz, Xarma taldearen errautsetatik sortutako musika egitasmo berria da. Donostiar batek, bermeotar batek eta berriztar batek osatzen dute. ON eta Anger entzuteko kontzertua 22:30ean hasiko da gaztelekuan. Sarrera bost euro da.
Antixenan eta Pakon ere bai
Bestalde, Tooth talde gernikarrak eta Herstura oñatiarrak joko dute bihar, zapatua, Antinxena gaztetxean, 22:30ean.
Eta domekan, Joseba Irazoki entzuteko aukera egongo da Pako tabernan. Musikari multi-instrumentalista beratarra Oso Banda diskoa aurkeztera etorriko da, folk, blues eta psikodelia esperimentua. Irazokiren kontzertua 19:30ean hasiko da.