Binakako pilota txapelketa eta ume eta gurasoendako bizikleta martxa Olabartako jaixetan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko apirilaren 18a

Apirilaren 27an, 28an, 30ean eta maiatzaren 1ean egongo da zer egina Olabartan, tartean, umeendako eta gurasoendako bizikleta martxa. Apirilaren 28an izango da hori, 10:30ean. Olabartatik hasi eta Aiastuitik gora Maalatik San Martinera joango dira txikienak, gaztetxoak, berriz, Tokilloko buelta egingo dute. Olabartako I. binakako pilota txapelketa ere antolatu dute.

Apirilaren 28an egingo dute ume eta gurasoendako bizikleta martxa, 10:30ean. Umeendako ibilbide laburra eta gaztetxoendako luzeagoa egongo da. San Martinen elkartuko dira denak, eta handik, bidegorria jarraituz, Olabartara bueltatuko dira. Ondoren, Oñatzekoen dantzak eta herri kirolak egongo dira auzoan.

Izenematea, zabalik
Bestalde, Olabartako I. binakako pilota txapelketa da aurtengo beste berrikuntza bat. Dagoeneko apuntatu da jendea txapelketarako, baina izen ematea zabalik egongo da apirilaren 21a arte Aloña Mendi, Xagu eta Arrano tabernetan eta auzoko soziedadean. Kanporaketak apirilaren 28an jokatuko dira eta finalak, maiatzaren 1ean. .
Horrez gain, Iker Zubeldia eta Iñaki Murua bertsolariekin afaria egingo dute 27an, eta 30ean, erromeria. Egun horretan, autobusa aterako da Txaketu ondotik 22:00etatik 03:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak