Gozategik gaztelekua bete zuen

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 15a

Kontzertu arrakastatsua izan zen zapatukoa. Gozategi anaien doinuek, goraino bete zen, gaztelekua dantzan jarri zuten.

22:30ak ziren eta Gozategi oholtzara igo aurretik giro ederra sortu zen gaztelekuan. Azken asteotako kontzertu arrakastatsuenetako bat izan zen zapatukoa gauekoa. Gozategi anaiek ongi erantzun zuten eta euren doinuek bertaratu ziren guztiak dantzan jarri zituzten.

Lizargarate Trikitizale Elkarteak gonbidatuta etorri zen Gozategi gaztelekura.  Sarrera ordaindu eta gero, barruan sagardo kupela ere egon zen, gura izan zuenak txotx egin zezan, doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak