Bi izan ziren txirri, Miri eta Txiribitonek Oñatin eskaini zituen emanaldiak, eta piztu zuten ikusmina; bigarren ikuskizunerako, esaterako, sarrera guztiak agortu ziren: 500 ikusle inguru egon ziren Santa Ana antzokian.
Gaztetuta, betiko bidetik
Hainbat urtetan izan duten Junior abizena alde batera utzita, Oñatiko erakutsi zuten gaztetuta daudela, baina gauzak ez direla gehiegi aldatu: Txirrik, serioa eta arduratsua izaten jarraitzen du; Mirrik, zirikatzaile eta petrala; eta Txiribiton, hitzik esan ez arren, ez da isilik geratzen.
Oñatira eroandako formula ere ez da guztiz ezezaguna: pasarte xelebreak, beti musikarekin lagundutakoak. Zentzu horretan, ez ziren falta izan Pintto pintto, Allakuidaus edo Altza Pelipe bezalako abesti ezagunak; ezta Aiton-amonak txapeldun, Zarata orkestra eta Hipopotamoaren dantza doinu berriagoak ere. Dena puzker, eta kaskarreko ugarirekin. Eta beti ere ikusleen konplizitate eta parte hartzea bilatu: dela banatu zituzten sudur gorriekin, dela kantuan eta dantzan jarrita, ume eta gurasoak laugarren pailazo bihurtu zituzten.
Klasikoegiak? Baliteke, baina Oñatin funtzionatu zuen. Pailazoak behintzat gustura geratu ziren. "Ederki joan da: oñatiarrak oso jatorrak izan dira, eta oso txintxo portatu dira. Akaso errebeldia puntu bat bota dut faltan..." zioen Mirrik lehenengo saioa amaitzean. Eta umeak ere gustura geratu ziren antza; horren adibide, ikuskizuna amaitzean pailazoak ezagutzeko sortu ziren ilarak.