Gaztetxe ezberdinetako kideak zeuden gonbidatuta eta hamar lagun bertaratu ziren; horietariko bat izan zen Pili Alvarez kataluniarra. Alvarezek Gaztetxeak eta generoa izeneko ikerketa egin du Emakundek emandako beka bati esker, eta emaitzen nondik norakoak azaldu zituen bileran.
Ez zen berba egin zuen bakarra izan; gainerakoek beraien esperientziak partekatzeko aukera izan zuten zapatuko bileran.
Material bilketa
Oñatiko gaztetxeko bileraren ostean adierazi zutenez, baliabide gida bat egiteko asmoa dute: "Generoari buruzko materialaren baliabideen zerrenda osatzen hasi gara, eta informazio edo materiala eduki ezkero, generogaztetxeak@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatuko genuke".
Gaztetxeetako kideei interesa pizteko bideo bat grabatu dutela ere eman dute aditzera. Hurrengo bilera, ekainaren 8an izango da, "Bizkaiko gaztetxeren batetan".