105 karateka Shotokan kata txapelketan

Mireia Bikuña 2013ko apirilaren 12a

Aloña Mendiko Karate Sailak antolatuta, XVIII. Shotokan kata txapelketa jokatuko dute bihar, Zubikoa kiroldegian, 16:00etan. Guztira, 105 karateka gaztek erakutsiko dituzte euren abileziak: oñatiarrak 45, bergararrak eta antzuolarrak 45 eta elgetarrak 15.

loñak urtero antolatzen duen txapelketa harrobiko mailendako proba da. Hori horrela, prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak lehiatuko dira. 

Zubikoa kiroldegiko kantxan hiru tatami ipiniko dituzte, eta adinka banatuko dituzte parte-hartzaileak. Neska-mutikoek eurek aukeratutako karate mugimenduak baloratuko dituzte epaileek. "Maila horietan katak egiten dituzte. Karateko mugimenduak dira. Ondo sinkronizatutako mugimenduak egiten dituzte, besoekin eta hankekin", esan digu Aloña Mendiko Karate Saileko presidente Ricardo Arrizabalagak. 

Karateak duen beste modalitatea kumitea da. Infantil mailan hasten dira borroka egiten. "Kumitea borroka egitea da. Lehia zuzena. Hori ezin dute egin infantil mailarako heldu arte", dio Arrizabalagak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak