Bidarrai eta Amaiur aldera egingo du irteera domekan Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko api. 16a, 12:22

Aloña Mendik antolatuta, Bidarrai eta Amaiur aldera egingo dute irteera domekan. Hilaren 18a aurretik eman behar da izena. Apirilerako prestatu duten bigarren irteera eski irteera Posetsera egingo dute, eski trabesia egitera.

Domekan, apirilak 21, Bidarraitik hasi eta Amaiurren bukatuko den irteera egingo dute, Hirubelaskoa tontorra zapalduz (967 metro). Bospasei ordu inguruko irteera izango da, zailtasunik gabea.

Goizeko 07:00etan aterako dira postetxe paretik. Izena emateko azken eguna da apirilaren 18a, eguena. Bazkideak bederatzi euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnak, 12 euro; langabetuek, bost euro.

Eski trabesia

Bestalde, apirilaren azken asteburuan Pirinioetara egingo dute irteera, Posetsera, mendi trabesia egitera. Hilaren 26an abiatuko dira, eta 28an bueltatu. Izena 23a aurretik eman behar da. Apuntatzen diren lehen 20 lagunek ziurtatuta izango dute tokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak