Elkar Hezi ikastetxearen ‘Come on, kontatu un cuento’ mikro ipuin lehiaketa martxan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko api. 11a, 16:00

Lehiaketaren bigarren edizioa da aurtengoa, eta datak finkatuta daude: lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da; eta sari banaketa ekitaldia, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Ikasle, guraso eta ikasle ohiak daude gonbidatuta sormen-joko honetan parte hartzera. Lehiaketako oinarriak, albiste barruan.

Oinarriak honako hauek dira:

1- Parte-hartzaileak:

Ikasleek bi modutan parte har dezakete: bakarka zein gurasoekin (edota aiton-amonak, neba-arrebak…) elkarlanean.

2- Bost sari izango dira:

  • LH-ko ikasleak eta helduak elkarlanean.
  • LH-ko ikasleak bakarka.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta helduak elkarlanean.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleak bakarka.
  • Ikasle ohiak.

3- Idazlanen ezaugarriak:

  • Gehienez 140 hitz izango dituzte.
  • Euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz idatzi daitezke.
  • Eskuz idatzitakoak eta apainduak izango dira.
  • Mikro ipuinak egiteko jarraibide gehiago orrialde honetan dituzue:http://www.escueladeescritores.com/concurso-cadena-ser#decalogo
  • Hasierak honako hau izan behar du: "Bien begiradek topo egin zuten segundu batez…"; "Sus miradas se encontraron durante un segundo…"; "Their glances bumped into each other for just a second".

4- Lanak nola, non eta noiz aurkeztu: 

Nola?

Bi gutun-azal aurkeztu behar dira:

  • Gutun-azal handiaren kanpoko aldean, datu hauek adierazi behar dira: “COME ON- KONTATU- UN CUENTO”, ikasmaila, adina eta izengoitia. Mikro ipuina barruan sartuko da.
  • Gutun-azal txikia (gutun-azal handiaren barruan sartuko da, ipuinarekin batera):
· Barruan, egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak eta izengoitia, adina, helbidea eta harremanetan jartzeko telefono zenbakia.

· Gutun-azalaren kanpoko aldean, izengoitia jarri behar da.

Noiz eta non?

Lanak tutoreek jasoko dituzte apirilaren 19a baino lehen; ikasle ohien kasuan, Santa Marinako eraikineko idazkaritzara eraman daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak