Herriko pintxo lehiaketa egingo dute iluntzean Sustrai fruta dendak antolatuta. Kale barriako Sustrai dendaren aurrekaldean egingo dute lehiaketa, hara eraman beharko dituzte pintxoak parte-hartzaileek.
Pintxoak barazkiekin edo frutakin egindakoak izan beharko dira, eta bizpahiru mokadutxotan jateko modukoak. Sukaldari bakoitzak sei pintxo prestatu beharko ditu, denak berdinak. Irabazleak, Sustrairen barazki eta fruten saski bat eta bi lagunendako pintxo daskatzea Luis tabernan. Epaimahaiak osagaiak, zaporea, aurkezpena eta orijinaltasuna izango ditu baloratuko ditu.