Gazte taldeek garatutako jarduerak eta egitarauetarako diru-laguntzak emango ditu udalak. Diru-laguntza horiek, urteko ekintzetarako, kultur sormena eta hedapenerako, materiala erosi eta berritzeko eta ezohiko jardueretarako bideratuko dira.
Gazte mailako irabazi asmorik gabeko herri erakunde, talde edo norbanakoak eskatu dezake helburu horietarako gordeta dagoen laguntza ekonomikoa. Deialdira aurkezteko nahikoa izango da talde eskatzailearen erdiak eta banakako eskatzaileak Oñatin erroldatuta egotea eta 12 eta 30 urte bitartekoak izatea. Gaztedia batzordeak 10.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara, eta hilaren 16ra arte dago epea zabalik eskaerak egiteko.
Gazte bulegoan
Diru-laguntza horiek eskuratzeko, eskatzaileek gazte informazio bulegoan eskuratuko duten eskaera fitxa bete behar dute. Orain arteko jarduerak eta helburuak batzen dituen txostena eta duten egitarau bakoitzeko eskaera fitxa ere aurkeztu beharko dituzte.