Bilera horretara daude gonbidatuta orain arte disponibilitatea azaldu dutenak, eta informazio guneetan, materialen gordelekuetan, eszenatokietan eta bestelako eginbeharretan lagundu gura dutenak.
Apirilaren 27ko Musikaldian, 42 musika eskoletako 2.500 ordezkari elkartuko dira. Oñatiko musika eskolak egun osoko egitaraua prestatzen dihardu irailetik. 10:30ean hasiko da jaialdia, eta Iban Garatek egingo ditu gidari lanak