Jokoa ona edo txarra izan, balio duena hiru puntuak lortzea da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 7a

Aloña Mendik garrantzitsuena egin du arratsaldean: hiru puntuak lortu. Otsailaren 24an Beti Gazteren aurka jokatu behar zuten partidua bertan behera geratu zen elurragatik; bada, gaur jokatu dute. Andoni Azkargortaren mutilak 2-1 nagusitu dira.

Partidua nahiko txarra izan zen, batez ere ikusleendako. Ez zen joko handirik ikusi ez alde batetik ezta bestetik ere. Lehenengo zatian etxekoak zerbait gehiago izan ziren; hala, baloiarekin hainbat aldiz irten ziren aurkariaren aterantz. Lehenengo gola partidua hasi eta ordu laurdenera etorri zen. Korner baten ondoren Ibai Morenok jaurti zuen baloia. Zuzenean sartu zuen sareetan. Gol polita izan zen. 

Berdinketaren gola

Bigarren zatian Beti Gaztekoak indartsu irten ziren. Lehenengo minutuetan gola egiteko aukera garbia izan zuten; baina, Beti Gazteko jokalariak nahastu egin ziren area barruan. Handik minutu gutxira, eztabaidaren gola etorri zen. Julen Agirre Aloñako atezainak baloia eskuetan zuela lurrera erori zen, baloia aske utziz; hala, aukera hori aprobetxatu zuten aurkariek berdinketaren gola egiteko. Aloñako jokalari eta zaleek atezainari egindako falta eskatu zuten, baina epaileak ez zuen horrelakorik adierazi. Azkargorta entrenatzaileak epaileari esaten zion marrazainak banderatxoa jasota zuela.  

Lesakarren pozak ez zuen asko iraun. Bost minutura Aloñak bigarren gola egin zuen. Jon Lertxundik barneratzea egin eta Unai Uribeetxeberriari egin zion pasea. Honek ez zuen barkatu.

 

Kronika guztia Asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak