Gehienak urduri zeuden, askorentzat gauean irteten ziren lehen aldia zen, eta hori gutxi balitz Ze Esatek! taldea ikusteko zen. Kontzertua hasi baino dezente lehenago hasi zen gaztelekua betetzen, eta lehen abestiko oihu eta saltoek argi utzi zuten taldeak jarraitzaile sutsu ugari dituela Oñati aldean.
Azken diskoko abesti entzunenak jotzeaz gainera, aurreko diskoko zenbait ere jo zituzten. Nabari zen taldekideak ederki pasatzen ari zirela, eta aldi berean; zer esanik ez, ikuslegoak.