Bere interpretazioak ez dira bertsio soil batean geratzen, Egañak bere artelanetan bere aztarna uzten du, maisuen lanetik urrunduz. Artista garaikideetatik ere edaten du Egañak, Baconen eragina hainbat koadrotan ikus daiteke. Irlandako artistak egiten zuen moduan, Egañaren erretratuak pertsonaren kanpo irudia baino haratago doaz, bere arima edo sena erakusten dute.
Bere tokiaren bila
Egañak teknika modu ukaezin batean erabiltzen du eta parafina bezalako material berritzaileez baliatzen da bere lanei izaera berezi bat emateko. Hala ere Egaña ez da guztiz asebete "eroso sentitzen naizen tokia ez dut aurkitu". Bere ustez artista batek barruak astintzeaz gainera, ikuslegoaren begiratzeko era ere aldatu beharra dauka, eta horren bila dihardu. Dena den, Aroztegi aretora hurbiltzen direnak, ziur, erretratu batean ikusten dena baino gehiago jasotzen dutela.