Oñati ere elurtuta esnatu da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 6a

Gaur, zapatua, zuri-zuri esnatu da Oñati. Gauen bota duen elurrak zelaiak eta mendi inguruak zuritu ditu; hala ere, errepidea nahiko garbi zegoen. Pesako autobus gidariak adierazi digu 07:30ean arazoak izan dituztela Udana igotzeko, baina behin elurra kentzeko makina pasa denean arazo barik igo dutela mendatea. Debagoiena alderako errepidean, ostera, ez da arazorik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak