Debagoieneko Artziprestalgoak antolatu du eta martitzenean, hilak 9, izango da, Santa Ana antzokian; beharra baldin badago, parrokiara aldatuko dira. Mahai-ingurua denondako dago zabalik eta 19:00etan hasiko da.
Hizlari bakoitzak ikuspuntu batetik landuko du gaia. Juan Jose Ibarretxek krisialdia eta ekonomia aztertuko ditu; Jose Antonio Pagola teologoak, krisialdia eta kristauak; eta Jon Sarasua irakasleak, krisialdia eta gaurko baloreak eta kultura.