Artzain mundua gizarteratzen egin duen lanagatik Nestor Basterretxea omendu dute Ordizian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 3a

Ordiziako Artzain Eguneko aparteko azokan Idiazabal gaztaren denboraldi berria aurkeztu dute. Ekitaldi hori aprobetxatu dute Nestor Basterretxea eskultorea omentzeko. Artzain mundua gizarteratzen egin duen lanagatik omendu dute Basterretxea, eta besteak beste, Oñatin dagoen euskal artzainaren omenezko eskultura izan dute kontuan. Horrelako beste eskultura bat AEBetako Renon dauka. Basterretxeak ezin izan du Ordiziako omenaldian egon gaixo dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak