Bizitzako baloreak landu dituzte Oñatin, zaldiekin coaching-a eginez

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 27a

Komunikazioa eta talde-lana bezalako baloreak lantzeko coaching-a egin dute zaldiekin Oñatiko ikasle batzuek gaur goizean Oñatiko Pottoka-Lekun. Enpresekin, familiekin, edo bikoteekin zein norbanakoekin ere egiten dute.

Komunikazioa, talde-lana edo errespetua bezalako baloreak lantzeko coaching-a egin dute zaldiekin Oñatiko Larraña institutuko ikasleak. Ariketa ezberdinak egin dituzte hori lantzeko. Adibidez: zaldia zirkuitu baten sartzea lortu behar dute, eta buelta oso bat eginaraztea. Hori egiteko baldintzak dira: ikasleak elkarri eskutik helduta egon behar dutela, ezin dutela elkarrekin berba egin eta ezin dutel ez zaldia ukitu ezta janariarekin txantajeatu ere.

Gaur Oñatiko Pottoka-lekun coachin-a egin dutenak Zuazola Larraña institutuko ikasleak dira. Talde gidaritza naturgunean izeneko moduloko ikasleak dira, eta zaldiekin lana egitea da euren ikasgaietako bat. Zaldien psikologia ikasi dute lehenengo, zaldi gainean jartzen gero eta basoan zehar zaldi gainean ibiltzen ikasiko dute hirugarren hiruhilekoan.

Zaldiekin egiten duten koatxing-a da, kasu honetan ikasleekin egin dute, baina enpresekin, familiekin, edo bikoteekin zein norbanakoekin ere egiten dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak