Oñatiko taldeko atletarik onena, eskarmentu handia duen Marisol Ramos izan da. 50-55 urteko kategorian lehiatu da eta hauetxek izan dira lortu dituen emaitzak: urrea krosean, taldeka; zilarra krosean, indibidualki; brontzea 3.000 metrotan eta bosgarren postuan sailkatu da 1.500 metroko lasterketan.
Tasio Gomezek, brontzezko domina lortu du 1.500 metroko lasterketan. Jose Luis Garcia zazpigarren postuan helmugaratu zen krosean eta emaitza horrekin, urrezko domina lortu zuen taldeka. Bestalde, 11. postua lortu zuen 3.000 metroko lasterketan. Ramon Varelak krosean 12. postua lortu zuen eta bere helburuak betetzeaz gain, esperientzia hartu du maila honetako txapelketa batean.
Martxa eta abiadura
Martxako modalitatean Oñatiko atletek lortu dituzten emaitzak ere esanguratsuak izan dira. Diziplina honetan hasi berria den Juan Carlos Ugarte, adibidez, domina lortzetik gertu sailkatu da; 6. eta 7. postua lortu du, 3.000 eta 5.000 metrotako probetan, urrenez urren.
Javi Gomez atletak berriz, abiadura probetan hartu zuen parte, 60 eta 200 metroko lasterketa. Proba bietan finalerdietan sartzetik oso gertu gelditu zen.