Txirri, Mirri eta Txiribiton datoz bihar Oñatira

Mireia Bikuña 2013ko apirilaren 12a

Txirri, Mirri eta Txiribitonek 'Terapia' delako ikuskizuna egingo dute, bihar, Antxintxiketan Kirol Elkartearen eskutik. Bi emanaldi egingo dituzte: 16:00etan lehena, eta 18:00etan bigarrena.

Ikuskizuna Santa Ana antzokian izango da, eta saio bakoitzerako 270 sarrera bakarrik egongo dira. Txartelak salgai daude, Oñatiko Kiku gozoki dendan, biharko 13:00ak arte.

Batutako dirua Corpus bezpera eguneko lasterketa antolatzeko bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak