Espeleoabentura eta arte eta historia bisitak Aste Santurako Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 27a

Bihartik domekara bitartean, biak barne, unibertsitatea eta parrokia ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte. Apirilaren 5ean, berriz, espeleoabentura Arrikrutzen.

Urtero egin ohi duenez, aurten ere bisita gidatuak antolatu ditu Oñatiko turismo bulegoak Aste Santuko egunetarako. Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel parrokia bisitatuko dituzte, eta egun eta ordu zehatzetan egingo dituzte irteera gidatuak.

Bisita gidatu guztiak turismo bulegotik abiatuta egingo dituzte. Unibertsitatea eta parrokia, biak, ikusteko bisitak, 75 minutuko iraupena dute eta 2,50 euro ordaindu behar da. Unibertsitatea bakarrik ikusteko bisitak, aldiz, 40 minutu irauten ditu eta 1,50 da sarreraren prezioa.Bisita horietan parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da, eta horretarako tokia da turismo bulegoa. Behar duen informazio guztia ere hantxe eskura dezake interesatuak. Turismo bulegoaren telefonoa da: 943 78 34 53. 

Espeleoabentura Arrikrutzen
Bestalde, espeleoabentura egiteko aukera zabaldu egin dute Arrikrutzen. Apirilaren 4ko deialdia beteta dago, eta apirilaren 5ean beste espeleoabentura bat egingo dute, 10:30ean. Izena emateko telefonoa da: 943 08 20 00. Horrez gain, Arrikrutzeko kobak ikusteko bisitak ere egingo dituzte, euskaraz eta gazteleraz. Ordubeteko bisitak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak