Udal zerbitzu gutxiago daude Aste Santuan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 26a

Udal bulegoak itxita egongo dira bihartik apirilaren 1a arte, baita liburutegia ere. Zubikoan, igerilekuak itxita egongo dira eta gainerako zerbitzuek ordutegi ezberdinak izango dituzte egunaren arabera. Zinemarik ere ez dago asteburu honetan.

Aste Santuko egunetan, bihartik, eguena, apirilaren 1a arte, biak barne, normalean baino udal zerbitzu gutxiago egongo dira herrian.

Udaletxeko bulegoak, esaterako, itxita egongo dira bihartik hurrengo astelehena arte, apirilak 1 barne. Zubikoakiroldegian, ere, ordutegi ezberdina izango dute zerbitzuek egun batean edo bestean. Igerilekuak, esaterako, itxita egongo dira, Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero agintzen duen lehen garbiketa sakona egiteko. Kiroldegiko gainerako zerbitzuak, berriz, itxita egongo dira bihar, etzi eta apirilaren 1ean; zapatuan, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era egongo da zabalik, eta domekan, 09:00etatik 14:00etara zabalik.

Zinemarik ez
Kultura etxea ere itxita egongo da eguenetik astelehenera arte, beraz, ez da liburutegi, KZgune eta zinema zerbitzurik egongo. Hurrengo filma apirilaren 4ko zineklubean botako dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak