Kontzertua doan izango da eta joaten diren guztiei CD bat emango diete opari. Gaztetxeko emanalditik aurrera, kontzertuz betetako bira egingo dute, taldearen azken lan hau hedatu asmoz. Elizondon, Aramaion, Gasteizen eta Donapaleun joko dute, besteak beste.
"Ez!" musika taldea osatzen dutenak dira: Josu (ahotsa), Mikel (gitarra), Jon (baxua) eta Beñat (bateria). 2008an hasi zuten ibilaldia eta orain arte bi maketa eta DVD bat argitaratu dute. Orain, taldearen lehen lan luzea aurkeztuko dute.