Kale Zaharrak eta Arkitekto Lizaur kaleek bat egiten duten gunean, Kale Zaharretik Otadui zuhaiztirantz joateko erraila itxiko da. Inguruan dagoen karkaba batean kanalizazio lanak egin behar dituztenez, errepidea zulatu egingo dute. Lanek hiru eguneko iraupena izango dute (gaurtik asteazkenera). Ondorioz, Kale Zaharretik eta Aita Madina kaletik doazen ibilgailuek ezkerretara hartu beharko dute halabeharrez postetxe aldera. Otadui zuhaiztitik datozenentzat ez da arazorik izango.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.