Pettiren ahots sakonaz gozatzeko kontzertua gaur Pako tabernan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 22a

Petti abeslari nafarrak kontzertua du gaur, egubakoitza, Pako tabernan, 20:30ean. Amerikar sustraiak dituen rocka egiten du Pettik, eta egun Euskal Herrian dagoen bluesrock abeslari eta gitarra jotzaile handienetako bat da. Bakarka ateratako bost disko ditu. Ahots sakona eta indartsua du, inoiz zuzenean entzun ez duena harritzeko modukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak