San Lorentzo futbol zelaiko ordenantza, ikusgai

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 23a

Futbol zelaiaren erabileraren gaineko arauak jasotzen ditu ordenantzak. Erreklamazioak aurkeztu daitezke jende aurrean ikusgai egongo den tartean, apirilaren 22ra bitartean.

Otsaileko osoko bilkuran aho batez onartu zuten zinegotziek San Lorentzoko futbol zelaiaren arauak jasotzen dituen ordenantza. Hasierako izaeraz onartu zuten, eta orain jende aurrean dago ikusgai interesatuek aztertu eta erreklamazioren bat egin gura izanez gero, egiteko. Apirilaren 22ra arte egongo da horretarako aukera.

Araudian zehazten denez, San Lorentzoko futbol zelaia erabiltzeko lehentasuna, ikasturtean zehar eta egun eta eskolako ordutegian, Larraña institutuko ikasleek izango dute. Baina egutegi eta ordutegi horretatik kanpo, 14 urtez gorako erabiltzaileei zabaltzen zai, banakakoei nahiz taldeei. Futbol zelaia ez ezik, aldagelak ere erabili ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin beharko da. Zubikoan egin behar da erreserba, eta ordaindu ere bai. Tasak, erabilera okerrak ekarriko lituzkeen isunak, hauste arinak eta larriak, eta erabilera ordutegia ere jasotzen ditu ordenantza horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak