Apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna izango da eta Txandak, liburuengatik trukatzeko txartela zozketatuko ditu datorren hilabetean. Apirilaren 2tik 20ra bitartean, 20 euroko 40 sari zozketatuko ditu, liburuengatik trukatzeko; 800 euro guztira. Modu horretara, bezeroengan irakurketa zaletasuna sustatu gura du Txandak, batetik. Bestetik, Txandako komertzioen erakusleihoak erakargarri egitea eta baita Txandako liburu-dendak ezagutaraztea ere. Kanpaina honekin batera, Txandak dei egiten die herriko komertzioei apirilean liburua gaitzat hartuta, euren erakusleihoak apaintzera.