Herriko ikastetxeetako neska-mutikoek korrika txikia egin dute Oñatin. Plazan eman diote hasiera Txantxiku ikastolako lehenengo mailako ikasleek. Euskararen aldeko lekukoa Elkar Hezikoei pasa diete gero Etxaluzen, eta bigarren lekuko aldaketa Santa Marinan egin dute Herri Eskolako ikasleei pasata. Ibilbide horri sei buelta eman dizkiote guztira adin eta maila ezberdinetako oñatiar gazteek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.